CASE STUDIES
Marka-sorkuntza
Mintzo diren ikurrak
Marka sortzea izugarri atsegin dugun jarduera da. Badakigu trafiko-istripu baino marka-istripu gehiago egoten dela (okerreko diseinu edo kontzeptuengatik), eta hiru marka berri bakoitzeko bat lehenengo urteetan hiltzen dela.
Horren ildotik, Hélice creativosen ihes egiten diegu styling-aren eta joeren sirena-kantuei, eta ahalegin guztia egiten dugu bizirauteko eta ikusgarri izateko markak diseinatzeko; informazioaren gizartea den oihan katramilatuan, audientziekin lotura emozionalak sortzeko gaitasuna duten markak diseinatzeko, alegia. Horretarako, kontzeptu gakoak definitzen ditugu hasteko, eta gure proposamenak ergonomia eta prebalentzia maila gorenak bermatuko dituzten hainbat testetatik pasarazten ditugu, eta markaren identitate-balioekin elkarlotzeko duten gaitasuna ere aztertzen dugu.

