Go to Top

BRAND EXPERIENCE

 

Gasteiz

Harresiaren taupadak

Marka-esperientzia aitzindaria izan zen Gasteizko XI. mendeko harresiaren zati berrituan giro-paisaia soinuduna sortzea.
Bisitariak ikusi ezin duen instalazio iraunkor batek egunean 6 aldiz errepikatzen du 12 minutuko girotze musikala. Musika Bingen Mendizabalek sortu du, zinemarako soinu-banden konpositoreak.
Proiektuaren helburua espazio horren komunikazio-gaitasuna bultzatzea da, bisitariari harrera sentipena eta hiritarrei identitate-loturak eragingo dizkien Vitoria-Gasteiz marka zentzumenen esperientzia batekin lotuz.
Proiektua asmatu, sortu eta ekoitzi egin genuen.