GIZARTEA

Giza eskubideak
Save The Children
Erakunde independente honek 120 herrialde baino gehiagotan dihardu haurren eskubideen defentsan, Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren baitan.
Carmen Ruiz Corralek Save The Children España erakundearentzat egindako Begi tristeak haurrentzako antzezlanaren kartelaren, egitarauaren eta dvd-aren diseinua.
GIZARTEA

Giza eskubideak
Amnistia Internazionala
Gasteizko Amnistia Internazionala erakundearen instalazioen barneko eta kanpoko kartelen diseinua.
GIZARTEA

Giza eskubideak
Gerra eta Bakea
Paco Valderrama komisario duen Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak erakusketaren katologoa diseinatu genuen. Eusko Jaurlaritzak argitaratu zuen 2012, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen karira. Obra horretan, hainbat erreportari grafikoren argazki-hautaketa aparta bildu da; besteak beste, Pulitzer, World Press Photo eta Robert Capa Urrezko Dominak irabazi dituzten hainbat.
GIZARTEA

Giza eskubideak
Genero-berdintasuna
¿Victor o Victoria? kanpainaren sorkuntza, Arabako Foru Aldundiaren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Lehenengo Foru Planerako.
GIZARTEA

Giza eskubideak
Seinaleztapen berdinkidea
Gasteizko herritarren informaziorako seinaleztapenerako piktograma-sistema diseinatu dugu. AIGA eta ISO eredu unibertsalen egokitzapenean oinarritu gara batik bat, eta seinaleztapen-sistema ia guztietan gailentzen den pertsonen irudikapen androzentrikoaren aurrean (esklusiboki genero maskulinoa ikusarazten duena) bestelako aukerak proposatu ditugu.
GIZARTEA

Giza eskubideak
Forum feminista
Maria de Maeztu Forum Feminista erakunderako erakunde nortasunaren eta komunikazio elementuen diseinua.
GIZARTEA

Giza eskubideak
Datu pertsonalen babesa
Marka sortzea, erakunde-nortasunari buruzko eskuliburua, webgunea eta estilo-gida.
Datuak Babesteko Euskal Agentzia zuzenbide publikoko erakundea da, eta kontrol-agintea duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan izaera pertsonaleko datuak babesteko legea betetzen dela jagotea eta aplikatzea ditu zeregin nagusi.
GIZARTEA

Giza eskubideak
Pribatutasunerako eskubidea
Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, Autoritat Catalana de Protecció de Dades eta Datuak Babesteko Euskal Agentziarako pribatutasun eskubideari buruzko kanpainaren diseinua.
GIZARTEA

Giza eskubideak
Indarkeria, terrorismoa eta biktimak
XX. mendeko Europako indarkeriari, terrorismoari eta biktimei buruzko bi zinema-zikloen kartelen diseinua. Valentin de Foronda Gizarte Historiako Institutuak, Euskal Herriko Unibertsitatea, antolatutako «Historia zinemaren bidez» jardunaldienak.