MERKATUAK
Sukaldeko tresneria
San Ignacio
90.eko hamarkadaren hasierako gure lehenengo lanetako bat da honako hau. Argazkia benetakoa da, inolako ukiturik gabekoa, eta astebete baino gehiagoko lana kostatu zitzaigun; izan ere, katalogo honetako irudia sortzeko prestatu genuen arrainontzian zartaginak sartzean, hondoko harea altxatu egin zen, eta horrek argazkirako behar zen araztasuna kendu zuen, eta hainbat egunez itxaron behar izan genuen harea berriro hondora jaitsi arte.

